XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste batzuk, berriz, ezteus eta desegokitzat, eta hauen artean sartzen du euskara.

Hizkuntza trakets eta markets hauek halako ahulezia bat ezin sendatuzkoa izango lukete, eta zer egingo zaio!, horrek ez du erremediorik.

Ez dute balio, ez dira gauza, eta kito.

Baina punta bateko apologistak oker bazeuden, berdin daude oker beste puntako mendratzaile hauek ere.

Ezin esan daiteke, beraz, hizkuntza batzuk berenez edo beren eitez bikain eta handi-kastako direla eta beste batzuk ezteus eta desegokiak.

Tresnak diren aldetik, denak dira berdin.

Honako hau, ordea, bai, egia da: inguruko baldintzapenez baldintzaturik egon direlako, moztasun edo atzerapen batekin aurkitzen direla batzuk besteen aldean, eta hori da euskarari gertatu zaiona; baina behar diren gaurkotze edo egokitzeak egin ditzakeela, ez da dudarik (berriz ere hartako baldintzak izatekotan).

Hemen bai balio duela Axularrek dioena: Eta baldin hala ezpada, euskaldunek berek dute falta, eta ez euskarak.

Haatik, agian honako hau gaineratu beharko litzateke: euskaldunek eta inguruko baldintzapenek.

Hizkuntzak, tresna diren aldetik, denak direla hobagarri, gaur frogatutzat ematen dute hizkuntzalariek Sapir-en ondotik.

Beste kontu bat da egokitze-lan hori ez dela beti denen alkantzuan, hartako behar liratekeen baldintzak falta direlako edo lan horrek pena merezi duela uste ez delako, etab.

Luis Villasante, Euskararen auziaz.

1. LABURPENA EGIN

Hizkuntza batzuk goi-mailakoak direla eta beste batzuk, ostera, ezgauza eta desegokiak guztiz da ideia atzerakoi eta baztertzeko modukoa.

Dena den, euskarari ere ailegatu zaio honako auzi hau.

Beraz, izan ditu, aldeko eta kontrakoak ere.

Aldekoen artean hona hemen, adibide gisa, zenbait izen: Larramendi, Erro, Astarloa....

Hauen ustez, euskara da hizkuntza jaun eta jabea; gainerakoak, aldiz, akasdun eta erabat ezgauza dira.

Baina apologisten ikuspegian badago huts barkaezin eta nabaria: euskara, kontenplazio objetu bihurtu dutela, eta eraso-gai diren hizkuntzak gaztelania, adibidez komunikazio tresna gisa darabiltzatela.

Euskararen kontrakoen artean, Unamuno dugu entzunenetariko bat.

Honek, arestian aipaturikoen aurkako teoria defenditzen du, hots, badaudela hizkuntza batzuk, berez ahuleziaz jota daudenak eta ezin direnak aurrera atera euskara adibidez.

Guztiz begibistakoa da, gaur egun ez dagoela honelakoetan sinisterik.

Ez daude hizkuntza bikain eta hizkuntza ezteusak.

Tresnak diren aldetik, denak dira berdin.

Gertatzen dena da, ingurua - inguruaren eraginak baldintzaturik ez daudela denak maila berean, eta garapen faltan daudenek, dagokien funtzioa komunikazio tresna izan, hain zuzen ere beteko badute, gaurkotze edo egokitze prozesua iragan behar dutela.

Hauxe da, egun, euskararen egoera.

2. ERITZI PERTSONALA EMAN

Villasantek, hizkuntz arloan, guztiz argi agertzen du ikuspegi manikeistek ez dutela inon defentsarik.

Erabat oker daude beltza eta zuria bakarrik ikusten dutenak.